Edukira joan

Tolosaldeko Hitza

Zizurkil
2009ko uztailak 3, Ostirala

Azken ordukoak

2009-06-11 | 14:01:09

Bi gizonezko atxilotu dituzte denda batean lapurreta egiteagatik

Halaber, bost gazte atxilotu dituzte herriko etxebizitza bat okupatzen saiatzeagatik

28 eta 32 urtekoak dira atxilotuak; gertaera goizaldeko 01:00etan gertatu da, bizilagun batek Ertzaintzari ohartarazi ostean.

5 erantzun

2009-06-01 | 12:11:11

Otaegik erraz irabazi du apustua

Josu Aizpuru nuarbearrari zazpi minutu atera zizkion

Joseba Otaegi eta Josu Aizpuru aizkolarien arteko apustuan erraz gailendu da zizurkildarra. Azpeitian jokatu zuten norgehiagoka eta ikusle ugari izan ziren bertan. Otaegik hasieratik erakutsi zuen nagusitasuna eta zazpi minutu atera zizkion lanaren bukaeran Aizpururi.

Ez du erantzunik

2009-05-19 | 16:42:30

Algeciraseko espetxeko euskal presoek garbitasun greba utzi dute

Mikel Egibar zizurkildarra dago espetxe honetan

Algeciraseko espetxean dauden 16 euskal presoek, tartean Mikel Egibar zizurkildarrak, apirila bukaeran hasi zuten garbitasun greba utzi dute. Hasieran gose greba egiten hasi ziren, baina segituan ekin zioten garbitasun grebari. Amnistiaren Aldeko Mugimenduak esan duenez, "jasaten duten isolamendua eta tratu txarrak salatzeko" hasi zuten garbitasun greba. "Egoerak larria izaten jarraitzen du baina momentuz aurrera begira zer egin berrikusi eta erabakiko dute Algeciraseko espetxeko euskal presoek", gaineratu dute. Euskal presoen eskaerak hauek dira: jipoiekin amaitzea, espetxe araudia betetzea, bizi baldintza duinak bermatzea eta isolamendu eta bakartzeekin amaitzea.

Ez du erantzunik

’Maiatza Saltsan’ kultur egitaraua aurkeztu dute

2009-04-30 | 13:29:21

'Maiatza Saltsan' kultur egitaraua aurkeztu dute

Jorge Oteizari buruzko erakusketa izango da ekitaldien ardatza

Marian Lazkano Zizurkilgo alkateak eta Ainhoa Larrea kultura teknikariak 'Maiatza Saltsan' kultur egitaraua aurkeztu dute. 'Oteiza, bizirako proiektua' erakusketa izango da ekitaldien ardatza. Beste hainbat ekitaldi izango dira ere, besteak beste: Andatza Eguna, San Isidro Eguna, Zizurkilgo XI. Biatloia, Hernandorena Ipuin Lehiaketaren liburuaren aurkezpena eta lehenengo Senidetze Eguna, Aiztondo bailara eta Segundo Montes komunitatearen artekoa.

2 erantzun

2009-04-28 | 11:36:05

Mikel Egibar eta Algeciraseko beste euskal presoek gose greba hasi dute

Espetxezaina atzo Elorrioko Arkaitz Bellonen ziegan sartu eta hankaz gora utzi zuen presoa iraintzen eta mehatxatzen zuten bitartean. Egoera hau salatzeko Algeciras espetxeko euskal preso guztiak, 16, gose greba hasi zuten atzo, tartean Zizurkileko Mikel Egibar dagoelarik. Gogoratu behar da euskal presoek behin baino gehiagotan salatu dutela presondegiko espetxezainek izaten duten jarrera. Amnistiaren Aldeko Mugimenduak gogor salatu du egoera hau eta elkartasuna eta babesa helarazi die Algeciraseko euskal preso guztiei.

3 erantzun

2009-03-01 | 21:07:04

Zizurkilen EAJk irabazi ditu hauteskundeak

Botoa eman duten 1.288 herritarren botoen %100 zenbatuta, Zizurkilen ere EAJk irabazi ditu hauteskundeak. · EAJ: 442 · PSE: 267 · D3M: 300 · EA: 53 · PP: 59 · Aralar: 111 · EB: 33 · UPD: 8 · Besteak: 15. Abestentzioa %40,9koa izan da.

Ez du erantzunik

2009-02-12 | 17:21:44

Joxe Arregiren erailketaren urteurrena gogoratuko dute bihar eta igandean

Bihar 28 urte hil zen jasandako torturen ondorioz; urtero bezala lore eskaintza egingo dute bere jaioterrian.

Joxe Arregi zizurkildarra torturatu eta ta hil zutela, 28 urte betetzen dira bihar. Hori dela eta, zizurkildarra gogoratzeko hainbat ekintza egingo dituzte bihar eta igandean. 1981eko otsailaren 4an Brigada Regional de Seguridad Ciudadana poliziako kideek atxilotu zuten Isidro Etxaberekin batera Madrilgo erdialdean. Atxilotu eta Direccion General de Seguridad de la Policiara eraman zituzten.Joxe Arregi torturatua hil zen bederatzi egun beranduago.

Erantzun 1

2008-12-05 | 21:38:01

66 urteko gizon bat larri zauritu da kamoi batek harrapatu ostean

Asuncion erietxera eraman dute zuri larriekin

Ez du erantzunik

Bideoa

 

Behe Bidasoako Hitzaren aurkezpen bideoa

Behe Bidasoako Hitza

Agenda

Irteerak

Eskalada egitera
TOLOSA, - 2009-07-01

Erakusketak

Kultur tailerretako ikasleen erakusketa
TOLOSA, Aranburu Jauregia - 2009-06-19

Ekitaldi guztiak ikusi »

Bat-batean

Datua

XX

Aurten XX. Joxean Tolosa pilota Txapelketa jokatuko da udan zehar Amezketako pilotalekuan.

Irudia

Voith-Gorostidiko babes ofizialeko etxebizitzen zozketa egin dute

Voith-Gorostidiko babes ofizialeko etxebizitzen zozketa egin dute

Tolosako Udalak Voith-Gorostidi eremuko babes ofizialeko etxebizitzen zozketa egin du. 572 eskatzaile izan dira (loteria-ontzian 727 bolatxo zeuden) eta 79 etxebizitza zozketatu dira.

Eztabaidak

Tolosa

Eitb-k eguraldi mapa aldatu du: mapa nagusian Euskal Herriko herrialdeez gain Espainiako Errioxa eta Kantabriaren berri emango dute. Zer iritzi duzu?

Jasotako azken mezua:

2009-07-01

Ez diot zentzurik bilatzen Kantabria eta Errioxa Euskal Telebistan emateari? Zer dute horiek euskald...(+)

Inkestak

Tolosa

Uda garaiko beherapenak: krisi garaian gehiago aprobetxatuko dituzu edo gutxiago?

Gehiago    Gutxiago   

 

Jasotako azken mezua:

Ni ez naiz beherapenen zain egoten eta erosketetara joateko. Egunen batean, bueltatxoren bat egingo ...(+)

© Tolosa Herria Hedabideak S.L. - Araba etorbidea 5, atzea 20400 - TOLOSA - Tel.: 943 65 56 95
Faxa: 943 65 00 18 - E-posta:

Internet Ehuntzen S.L.-k garatua

Tolosa Herria Hedabideak S.L.ko kideak: Galtzaundi Euskara Taldea
Bertako Hedabideak (EKT)

eta Tolosaldeko Berriak Kultur Elkartea: 77 gizarte eragile.