
2008-07-23 | 21:52:03
AHT Gelditu! Elkarlanekoek agintarien jarrera "gogor" salatu dute
Ertzaintzak prentsaurrekoan bildutakoak identifikatu ditu eta arduradunei espediente zigortzailea ireki diete
Tolosaldeko AHT Gelditu! Elkarlanak "AHT gelditzea eta benetako eztabaida sortzea" exijitu du beste behin, Zizurkilen AHT obraren inguruko zundaketa baten aurrean. "Gogor" salatu dute "agintarien jarrera", eta urte hauetan guztietan "herritarrei bizkar eman eta gero, orain lursailetan sartzeko baimenak lortu nahi dituzte, informazio zehatzik eman gabe", salatu dute. Prentsaurrekoaren ondoren eta bertatik 300 bat metrotara, Ertzaintzako lau auto azaldu dira eta prentsaurrekoan bildutakoak gelditu dituzte eta identifikatu Herritarren Segurtasunaren Legea hautsi dutelakoan. Hain justu, prentsaurrekoaren arduradunei espediente zigortzailea ireki die. Elkarlanetik azaldu dutenez, "benetako delitua AHT egitea da eta hori salatzen jarraituko dugu". AHTren aurka daudenak "kriminalizatu" nahi dituztela ere salatu dute Elkarlanekoek.
2008-07-17 | 17:58:44
Landare hazien bankua aurkeztu dute Gipuzkoako Foru Aldundiak eta ‘La Caixa’-k
La Caixa finantza erakundeak 211.000 euro xedatuko ditu Gipuzkoako lehen germoplasma bankurako
2008-06-20 | 13:46:13
Igandean jokatuko den Emakumezkoen Gipuzkoako Txirrindulari Txapelketa aurkeztu dute
Elite, junior eta kadete mailan lehiatuko dira 80 trirrindulari inguru
80 txirrindulari inguruk parte hartuko dute igandean Emakumezkoen Gipuzkoako Txirrindulari Txapelketan. Neska txirridularien Zizurkilgo IV. Sari Nagusia izango da eta Euskaldun Txapelketarako puntuagarria izango da. Urkamendi eta Irrintzi elkarteek antolatzen dute eta Zizurkilgo Udalak zein Villabonako Udalak lagundu dute. 10:00etan hasiko da proba. Kadeteek 11:00ak aldera amaituko dute, juniorrek 12:00ak aldera eta elitekoek 12:45ak aldera. Helmuga Zizurkilen egongo da, Pasuseneko biribilgunetik 100 metro ingurura Asteasura bidean.
2008-06-14 | 18:00:43
Euskadiko Halterofilia Txapelketan parte hartu behar zuen kirolari bat hil da moto istripuz
Txapelketa ez da bertan behera geratu, hildakoaren familiak hala eskatuta
2008-06-13 | 15:01:03
Senior mailako Federazioen Arteko Euskadiko Txapelketa jokoan
Bihar izango da lehiaketa Intxaur frontoian
Marian Lazkano alkateak eta Batis Kortajarena Danena-Olaederra taldeko arduradunak Euskadiko Federazioen Arteko Txapelketa aurkeztu dute. Bihar izango da lehiaketa, 18:00etan Zizurkil Goiko Intxaur frontoian eta senior mailako pultsulari onenak ariko dira lehian.
2008-04-17 | 14:18:44
Zizurkil Beheko Kutxako kutxazain automatikoa erasotu dute
Ezezagun batzuk erasoa aldarrikatu dute, Joxe Arregiren eta Jose Luis Geresta 'Ttotto'ren izenean zeuden plazen izen-aldaketa salatuz
Zizurkil Behean dagoen Kutxako kutxazain automatikoa erasotu zuten atzo gauean eta horren ondorioz kiskalita gelditu da. Ezezagun batzuk erasoa aldarrikatu dute, "Zizurkilgo udal antidemokratikoak, EAE–ANVk boto gehien lortu arren udaletik kanpo baitago, herriko bi plazen izena aldatzeko erabakia" salatuz. Joxe Arregi eta Jose Luis 'Ttoto'ren "izena daramaten plazei izena aldatzea onartu duten honetan gure haserre eta amorrua azaldu nahi dugu".
2008-04-14 | 20:04:34
Udalbatzak Joxe Arregi plazaren eta Jose Luis Geresta plazaren izenak aldatu ditu
Osoko bilkuran aho batez onartu dute aldaketa; ezker abertzaleak "atzerapausoa eta probokazioa" dela esan du
Udalbatza osatzen duten alderdiek aho batez onartu dute Joxe Arregi plazari eta Jose Luis Geresta plazari izena aldatzea. Jose Arregi plazari Pasus izena jarri diote. Osoko bilkuran parte hartu dutenez gain, EAE-ANVko zerrendan joan ziren zenbait kide ere bertan izan ziren. Ertzaintzak ez du beste inor sartzen utzi osoko bilkurara. 80 herritar inguru bildu dira udaletxe aurrean Udalbatzaren akordioaren aurka. Ezker abertzaleko kideak udaletxetik atera direnean azaldu dutenez, "atzerapuasoa eta probokazioa izan da" Udalbatzak hartutako erabakia.
2008-04-14 | 15:08:22
Alkatearen eta PPren zinegotziaren aurkako pintadak egin dituzte
Gaur 19:00etan plenoan aztertuko dute herriko bi plazen izenak aldatzeko puntua. Ezker abertzaleak elkarretaratzera deitu du 18:30ean. Bi plaza hauek ustezko bi etakideren izena dute.
Jaiak
Jaietako jubilatuen bazkarirako izen-ematea
ZIZURKIL, - 2008-07-24
© Tolosa Herria Hedabideak S.L. - Araba etorbidea 5, atzea 20400 - TOLOSA - Tel.: 943 65 56 95
Faxa: 943 65 00 18 - E-posta: tolosaldean@tolosaldekohitza.info
Internet Ehuntzen S.L.-k garatua
Tolosa Herria Hedabideak S.L.ko kideak: Galtzaundi Euskara Taldea
Bertako Hedabideak (EKT)
eta Tolosaldeko Berriak Kultur Elkartea: 77 gizarte eragile.