
2007-11-16 | 12:41:20
Euskal Kantautoreen Gaua bihar izango da
Garbiņe, Petti eta Gari musikariek kontzertu bana emango dute
Euskal Kantautoreen Gaua antolatu dute biharko, larunbata, 'Zizurkilen ezer ez ta festa!' zikloaren baitan. Garbiņe musikariak 22:00etan emango du kontzertua Atxulondo tabernan. Garik 23:15ean Egarri tabernan eta Pettik 00:30ean Aurrera tabernan. HITZAren osteguneko paperezko edizioan gaizki argitaratu zen kontzertuaren eguna.
2007-10-22 | 13:22:25
Aske utzi dute ustezko sexu erasoengatik goizean atxilotutako gizona, epaiketaren zain
Bularra ematen ari zen emakumea erasotu zuen ustezko erasotzaileak; Ustezko erasotzailearen anaia ere atxilotu du Ertzaintzak erasotuaren senarrari labanaz mehatxua egiteagatik
Gertakaria Zizurkilgo etxebizitza batean jazo zen atzo gaueko 21:30ak baino lehen. Erasotuak azaldu zuenez, ohean zegoen, bere umeari bularra ematen, erasotzailea (etxebizitzako jabea dena) etxean sartu zenean eta erlazio sexualak izatea proposatu zionean.
2007-10-17 | 15:20:13
59 postu izango dira aurtengoan
Igande honetan izango da Azoka Berezia, goiz eta arratsaldez
Guztira elikagaien eta artisautzako 59 postu izango dira Zizurkilgo X. Azoka Berezian, iaz baino gehiago. Marian Lazkano alkateak eta Ana Olaziregi Landa Garapen eta Ingurugiroko batzordeburuak eman dute azokaren berri. Postuak goiz eta arratsaldez egongo dira zabalik Zizurkil Goiko frontoian eta inguruan, igande honetan.
2007-07-12 | 14:38:22
"Euskalgintza fundazioaren beharra"
Manuel Larramendi Kultur Bazkunak fundazioa eratzeko lehen proposamena egin du
Manuel Larramendi Kultur Bazkunak fundazioa eratzeko lehen proposamena egin die Udal batzar ezberdinei. Oraingoz Andoaingo udalak eman du baiezkoa.
2007-06-13 | 15:34:56
Hiru herrien arteko lehiaketa aurkeztu dute
Katalunia izango da Euskal Herriaren aurkari gogorrena
Katalunia, Galizia eta Euskal Herriaren arteko halterofilia lehiaketa jokatuko da larunbatean Zizurkilgo Intxaur pilotalekuan. Gaur aurkeztu dute txapelketa Marian Lazkano alkateak, Batis Kortajarena antolatzaileak eta Igor Sasian pultsulari zizurkildarrak. Katalunia izango da Euskal Heriaren aurkari nagusia txapela jasotzeko lehian.
2007-06-08 | 15:45:57
Hiru mendi ibilbide aurkeztu ditu Udalak
Baserri ezagunak, mendi larreak eta Atxulondo burdinola ikusi daitezke
Zizurkilgo Udalak hiru mendi ibilbideren aurkezpena egin du. Zizurkilgo baserriak, mendiko larreak eta Atxulondo burdinola dira ibilbide bakoitzean ikusi ahalko direnak. Ibilbideak argitalpen batean bildu dituzte. Informazio horretaz gain, herriari buruzkoa, bai historiaren aldetik, bai turismoaren aldetik, ageri da.
2007-04-26 | 14:21:20
Pedro Mari Otaņo izango da aurtengo Maiatza Saltsan egitarauaren ardatza
Bertsolaritzak leku garrantzitsua izango du ekitaldietan
Aurtengo Maiatza Saltsan kultur egitasmoak Pedro Mari Otaņo herriko bertsolari ezaguna izango du ardatz. Ahozkotasunak eta bertsolaritzak leku garrantzitsua izango dute Zizurkilgo Udalak antolatutako ekitaldietan.
2007-04-18 | 12:07:56
V. Antzerki astearen aurkezpena
Astelehenean hasiko da, adin guztiei zuzendutako emanaldiekin
Zizurkilgo Marian Lazkano alkateak eta Ainhoa Larrea kultur teknikariak V. Antzerki astearen aurkezpena egin dute Atxulondo kultur etxean.
Ikastaroak
Lorezaintzako proiektuak diseinatu, egin eta aurkeztea
ZIZURKIL, - 2008-10-01
© Tolosa Herria Hedabideak S.L. - Araba etorbidea 5, atzea 20400 - TOLOSA - Tel.: 943 65 56 95
Faxa: 943 65 00 18 - E-posta: tolosaldean@tolosaldekohitza.info
Internet Ehuntzen S.L.-k garatua
Tolosa Herria Hedabideak S.L.ko kideak: Galtzaundi Euskara Taldea
Bertako Hedabideak (EKT)
eta Tolosaldeko Berriak Kultur Elkartea: 77 gizarte eragile.