
2007-10-22 | 13:22:25
Gizartea
Aske utzi dute ustezko sexu erasoengatik goizean atxilotutako gizona, epaiketaren zain
Bularra ematen ari zen emakumea erasotu zuen ustezko erasotzaileak; Ustezko erasotzailearen anaia ere atxilotu du Ertzaintzak erasotuaren senarrari labanaz mehatxua egiteagatik
Gertakaria Zizurkilgo etxebizitza batean jazo zen atzo gaueko 21:30ak baino lehen. Erasotuak azaldu zuenez, ohean zegoen, bere umeari bularra ematen, erasotzailea (etxebizitzako jabea dena) etxean sartu zenean eta erlazio sexualak izatea proposatu zionean.
Ertzaintzak bularra ematen ari zen emakume bati ustez sexu erasoa egiten saiatu den 51 urteko gizonezkoa atxilotu du Zizurkilen. Halaber, ustezko erasotzailearen anaia atxilotu dute emakumearen senarrari labanaz mehetxu egiteagatik.
Gertakaria Zizurkilgo etxebizitza batean jazo zen atzo gaueko 21:30ak baino lehen. Erasotuak azaldu zuenez, ohean zegoen, bere umeari bularra ematen erasotzailea (etxebizitzako jabea dena) etxean sartu zenean eta erlazio sexualak izatea proposatu zionean. Emakumeak ezezkoa esan zionean ustezko erasotzaileak indar egin eta jertsea puskatu zion. Orduntxe senarra heldu zen logelara emazteari laguntza eskaintzeko, baina ustezko eratsotzailearen anaiak mehatxu egin zion, 17 zentimetroko laban batekin.
Parte hartu | Zure mezua bidali
Parte hartzeko arauak
© Tolosa Herria Hedabideak S.L. - Araba etorbidea 5, atzea 20400 - TOLOSA - Tel.: 943 65 56 95
Faxa: 943 65 00 18 - E-posta: tolosaldean@tolosaldekohitza.info
Internet Ehuntzen S.L.-k garatua
Tolosa Herria Hedabideak S.L.ko kideak: Galtzaundi Euskara Taldea
Bertako Hedabideak (EKT)
eta Tolosaldeko Berriak Kultur Elkartea: 77 gizarte eragile.