Edukira joan

Tolosaldeko Hitza

Zizurkil
2008ko abenduak 3, Asteazkena

2008-03-25 | 18:20:05

Politika

Zizurkilgo plazaren izenarengatik salaketa jarri dute

«Terrorismoaren goratzarre gisa joaz» Mugica eta Blancoren senideek jarri dute salaketa Epaitegietan

Fernano Mugika eta Miguel Angel Blancoren senideek salaketa jarri dute, «Zizurkilgo plaza bat beraien ahaideen hiltzaileetako baten omenez izendatua dagoelako». Hauen ustez, «enparantza ETA-ko kide izan zen pertsona baten izenez deitzearekin, terrorismoaren etengabeko goratzarrea egiten da».

EFE ajentziak luzatutako datuen arabera, Ruben Mugica, alderdi sozialistako abokatu zenaren semeak eta Mari Mar Blanco, Ermuako zinegotzi erailaren arrebak herenegun jarri zuten salaketa Donostiako Guardiazko Auzitegian eta Madrilgo Plaza de Castillan. Ruben Mugicak azaldutakoaren arabera, «egunkari bat irakurtzen ari nintzela, bertan irakurritakoan jakin nuen Zizurkilen Jose Luis Geresta (Ttotto) ETAko kide zenaren omenez izendatua dago». Hau irakurri ondoren, zuzenean guardian zegoen epaitegira bideratu zen salaketa jartzeko. Bertan jartzen duenaren arabera, egoera honek terrorismoaren goratzarrea egiten du, zein hau Zigor Kodearen 578. artikuluan agertzen da, «terrorismoaren biktimei egindako irain gisa». Mugicak agertu du ere, ez dakiela noiztik dagoen plaka hori jarrita plazan, eta bere asmoa ez dela inoren aurka joatea. Bestalde, espero duena da, Donostiako auzitegia Audientzi Nazionalaren alde jartzea eta prozesu penal bat abian jartzea. Honela, «delitu» hau egin dutenak zeintzuk diren jakiteko eta zigortuak izateko. Honez gain, Gerestaren omenezko plaka kentzea ere administratiboki ere ekintza hori ezeztea.
Bestetik, Fernando Mugikaren semeak terrorismoaren gainontzeko kaltetuei deitu die, ekimen honekin bat egitera. Honez gain, antzeko egoerak salatzeko eskatu die. Deialdi bera egin zuene ere Mari Mar Blancok. Honek ere Zizurkilgo plazaren inguruko salaketa jarri zuen Madrilen. Bere esanetan, izendapen hau, «argi eta garbi iraina da».

 

 

Jasotako erantzunak:

Parte hartu | Zure mezua bidali

:

:

:

:

Spambotak ekiditeko irudia
:

Parte hartzeko arauak

  1. 1. - Saiatu zure artikuluak izen-abizenekin sinatzen. Indar handiagoa du.
  2. 2. - Iritzia anonimoki eman nahi baduzu, baduzu horretarako aukera ere. Kontuan hartu ondokoak:
    * Ez pertsonala. Pertsona bati buruz ari garenean zehazki, kritikatzeko edo famatzeko, anonimoek ez dute balio. Eta, kasu honetan, pertsona fisikoez ari gara, ez entitate juridikoez.
    * Entitate juridikoez anonimoki aritu daiteke, baina pertsonalizatu gabe, eta talante eta errespetu onean; iraindu gabe, doako akusaziorik egin gabe... errespetuan.
    * Aurreko gauza bera gai orokorrez idatzi behar denean ere.
    * Norbaitek pertsonalki sinatutako iritzi bati, pertsonalki erantzutea dagokio, eta ez anonimoki.
  3. 3. - Dena arautzea ezinezkoa da, batez ere hau bezalako webgune batean. Mesedez, denon zentzu ona eta kolaborazioa eskatzen ditugu. Apenas izango den logika bezalako arautzaile zuzenik kasu hauetan.

© Tolosa Herria Hedabideak S.L. - Araba etorbidea 5, atzea 20400 - TOLOSA - Tel.: 943 65 56 95
Faxa: 943 65 00 18 - E-posta:

Internet Ehuntzen S.L.-k garatua

Tolosa Herria Hedabideak S.L.ko kideak: Galtzaundi Euskara Taldea
Bertako Hedabideak (EKT)

eta Tolosaldeko Berriak Kultur Elkartea: 77 gizarte eragile.