
2008-04-10 | 13:06:33
POLITIKA
Espainiako Auzitegi Nazionalak informazioa eskatu dio gaur Zizurkilgo Udalari herriko plaza bati etakide baten izena jartzearen inguruan
Grande-Marlaska epaileak egin du eskaera, Fernando Mugikaren eta Miguel Angel Blancoren senideek jarritako salaketak eta gero
Espainiako Auzitegi Nazionaleko Fernando Grande-Marlaska epaileak Zizurkilgo Udalari gaur eskatu dio herriko plaza bati etakide baten izena jartzeari buruzko informazioa. Eskaera Fernando Mugikaren eta Miguel Angel Blancoren senideek egindako salaketen ondoren etorri da. Hain justu, Udalak herriko plaza bati Jose Luis Geresta 'Ttotto'ren izena jartzeko hartutako akordioari buruzko informazioa eskatu du.
Gai hau eramateko eta "terrorrismo delituen gorazarrearen eta justifikazioaren eta terrorismo biktimak iraintzearen deliturik" eman den ikertzeko eskumena duela zehaztu du Grande-Marlaskak. Etakidearen izena jartzea onartzen zuen udal akordioaz gain, erabaki hori hartu zuten pertsonen izenak bidaltzeko eskatu du epaileak.
Parte hartu | Zure mezua bidali
Parte hartzeko arauak
© Tolosa Herria Hedabideak S.L. - Araba etorbidea 5, atzea 20400 - TOLOSA - Tel.: 943 65 56 95
Faxa: 943 65 00 18 - E-posta: tolosaldean@tolosaldekohitza.info
Internet Ehuntzen S.L.-k garatua
Tolosa Herria Hedabideak S.L.ko kideak: Galtzaundi Euskara Taldea
Bertako Hedabideak (EKT)
eta Tolosaldeko Berriak Kultur Elkartea: 77 gizarte eragile.