
2008-04-10 | 14:44:39
KULTURA
Adin guztiei zuzenduta, astelehenean hasiko da Zizurkilgo VI. Antzerki Astea
Marian Lazkano alkateak eta Ainhoa Larrea kultur teknikariak egin dute aurkezpena
Zizurkilgo VI. Antzerki astea astelehenean hasi eta hurrengo igandearte iraungo du. Adin guztiei zuzendutako egitaraua izango du, Marian Lazkano alkateak eta Ainhoa Larrea kultur teknikariak azaldu dutenez. Umoreak ere leku nabarmena izango du antzezlanetan.
Astelehenetik ostegunera adostutako ikusentzulegoa joango da. Antzezle lanetan, berriz, tartean Pedro Mari Otaņo eskolako ikasleak izango dira. Ostiralean eta larunbatean kale antzerkia izango da eta igandean, hilak 20ean, Intxaur frontoian ’Xurdin eta Gorringo lakuaren misterioa’ antzezlana ikusteko aukera izango da bost euroren truke.
© Tolosa Herria Hedabideak S.L. - Araba etorbidea 5, atzea 20400 - TOLOSA - Tel.: 943 65 56 95
Faxa: 943 65 00 18 - E-posta: tolosaldean@tolosaldekohitza.info
Internet Ehuntzen S.L.-k garatua
Tolosa Herria Hedabideak S.L.ko kideak: Galtzaundi Euskara Taldea
Bertako Hedabideak (EKT)
eta Tolosaldeko Berriak Kultur Elkartea: 77 gizarte eragile.