Edukira joan

Tolosaldeko Hitza

Zizurkil
2008ko abuztuak 20, Asteazkena

2008-04-14 | 20:04:34

POLITIKA

Udalbatzak Joxe Arregi plazaren eta Jose Luis Geresta plazaren izenak aldatu ditu

Osoko bilkuran aho batez onartu dute aldaketa; ezker abertzaleak "atzerapausoa eta probokazioa" dela esan du

Udalbatza osatzen duten alderdiek aho batez onartu dute Joxe Arregi plazari eta Jose Luis Geresta plazari izena aldatzea. Jose Arregi plazari Pasus izena jarri diote. Osoko bilkuran parte hartu dutenez gain, EAE-ANVko zerrendan joan ziren zenbait kide ere bertan izan ziren. Ertzaintzak ez du beste inor sartzen utzi osoko bilkurara. 80 herritar inguru bildu dira udaletxe aurrean Udalbatzaren akordioaren aurka. Ezker abertzaleko kideak udaletxetik atera direnean azaldu dutenez, "atzerapuasoa eta probokazioa izan da" Udalbatzak hartutako erabakia.

 

 

Jasotako erantzunak:

9

Eder | 2008-04-16

Kontuak argitu eta kakanahastu behar ez direnak ez kanahaste aldera: Aralar-ek EB-rekin zuen koalizioa hautsi egin du Zizurkilen, plazei izena aldatzearekin bat ez zetorrelako. EBkoa da Zizurkilen aukeraturiko zinegotzia eta hari dagokio erabakia aho batez hartu izanaren ardura eta ez Aralarri, koalizioa hautsita argitu nahi izan dutenez.

8

AINHOA | 2008-04-16

Bazen garaia, esaten du batek. Bazen garaia, zertarako? Euskal herri osoan ez al daude Franko-terroristaren oroimenez altxatako monumentuak? Estatuak torturatu eta erahiltzen duenean zer da, eskubide estatua? PSOE-GAL eta PP-Reketek al dira label demokratikoa dutenak? PNV, EA, EB, ARALAR: Noren ondoan jarri zerate?

7

IGOR | 2008-04-16

Lotsagarria da herrian egiten hari zaretena,ttotto eta joxe ez al dira terrorismoaren biktimak? ez zera herriak eskatutako alkatea, hutzi pakean Zizurkil lazkano.

6

hector | 2008-04-15

Nolatan orain izen aldaketa hori?Ez al dute jarraitzen Franco-ren estatua eta kale izenek hortik?Euskaldunon aurka,alde batetik edo bestetik.Gauzak konpondu beharrean gauzak zailtzen.Lotsagarria benetan...

5

Faxistek ezingo dute herri borondatearekin | 2008-04-15

Guardia Zibilaren kontrolak inguruetan. Aurpegiak kaputxaz ezkutaturik eta armez josiriko ertzainak udaletxe aurrean. Herritarrak kanpoan. PPko eta PSOEko agintariak plenoan. Torturak eta gerra zikinak hidako 2 herritarren izenak kendu bi plazari. Presoen senideei dirulaguntza kendu udaletxetik. Noren izenean? (bozkatuenak udaletxetik kanpo dira) Zeri esker? (Guardia Zibila eta ertzaintzaren armei esker, bestelak herritarrek ez zutelako halakorik baimenduko) Herritarren hitza? Etika eta morala? Terrorismoa?Jabetu al zarete zertan ari zareten, Lazkano eta konpainia? Esplikatuko terrorismoa zer den? eta, faxismoa?

4

2008-04-15

MĒ Angeles Lazkano, lehenik lapur eta gero Espainiaren morroi.

3

Mikel | 2008-04-15

Euskaldunon gehiengoak soberan daki Joxe Arregi eta Ttotto torturaz erail zituztela. Eta oraingo honetan, PNVk argi erakutsi du estatuaren errepresioak eragindako biktimak ez dituela errespetatzen. Biktimen inguruko diskurtsoen atzean hipokrita eta gerrazale asko dago. Eta gainera, tortura sistematikoki praktikatzen duten terroristei bidea erabat libre uzten zaie. Noraino kakaztu behar du PNVk?

2

LOTSAGARRA!!!! | 2008-04-15

Lotasgarria iruditzen zait horrelako gauzak egitea horrela ez duzue eze lortuko!

1

Eskerrak | 2008-04-15

Bazen garaia... plazak terroristei? txoratuta gaude ala?

© Tolosa Herria Hedabideak S.L. - Araba etorbidea 5, atzea 20400 - TOLOSA - Tel.: 943 65 56 95
Faxa: 943 65 00 18 - E-posta:

Internet Ehuntzen S.L.-k garatua

Tolosa Herria Hedabideak S.L.ko kideak: Galtzaundi Euskara Taldea
Bertako Hedabideak (EKT)

eta Tolosaldeko Berriak Kultur Elkartea: 77 gizarte eragile.