
2008-04-12 | 15:46:14
Izendapen aldaketarik ez onartzeko eskatu dio ezker abertzaleak Udalari
«Herriko biktimei iseka egitea dela deritzote», erabakiarekiko desadostasuna agertzeko deia luzatu diete herritarrei
Zizurkilgo zenbait oroitarri eta plaza izenen aldaketa eskatu zuen duela egun batzuk Raul Vazquez PPko zinegotziak. Bere ustez, «Joxe Arregi eta Jose Luis Geresta etakideen omenez izendatuta dauden plaza hauekin, terrorismoaren etengabeko goratzarrea bultzatzen da». Eskaera hau etziko Udal plenoan eztabaidatuko da. Honen aurrean, Zizurkilgo ezker abertzaleak, Udalari eskatzen dio, «ez dezala onartu inongo izendapen aldaketarik, eta ez dezala biktimen oroitarririk kendu». Beraien esanetan, «Udalaren erabakiak garai bateko zauriak irekitzea besterik ez du ekarriko». Honenbestez, etzi 18:30ean Pedro Maria Otaño plazara joateko deia luzatu diete herritarrei, Udalbatzak egun horretan hartu asmo duen erabakiaren aurrean desadostsuna agertzeko.
2008-04-10 | 14:44:39
Adin guztiei zuzenduta, astelehenean hasiko da Zizurkilgo VI. Antzerki Astea
Marian Lazkano alkateak eta Ainhoa Larrea kultur teknikariak egin dute aurkezpena
Zizurkilgo VI. Antzerki astea astelehenean hasi eta hurrengo igandearte iraungo du. Adin guztiei zuzendutako egitaraua izango du, Marian Lazkano alkateak eta Ainhoa Larrea kultur teknikariak azaldu dutenez. Umoreak ere leku nabarmena izango du antzezlanetan.
2008-04-10 | 13:06:33
Grande-Marlaska epaileak egin du eskaera, Fernando Mugikaren eta Miguel Angel Blancoren senideek jarritako salaketak eta gero
Espainiako Auzitegi Nazionaleko Fernando Grande-Marlaska epaileak Zizurkilgo Udalari gaur eskatu dio herriko plaza bati etakide baten izena jartzeari buruzko informazioa. Eskaera Fernando Mugikaren eta Miguel Angel Blancoren senideek egindako salaketen ondoren etorri da. Hain justu, Udalak herriko plaza bati Jose Luis Geresta 'Ttotto'ren izena jartzeko hartutako akordioari buruzko informazioa eskatu du.
2008-03-25 | 18:20:05
Zizurkilgo plazaren izenarengatik salaketa jarri dute
«Terrorismoaren goratzarre gisa joaz» Mugica eta Blancoren senideek jarri dute salaketa Epaitegietan
Fernano Mugika eta Miguel Angel Blancoren senideek salaketa jarri dute, «Zizurkilgo plaza bat beraien ahaideen hiltzaileetako baten omenez izendatua dagoelako». Hauen ustez, «enparantza ETA-ko kide izan zen pertsona baten izenez deitzearekin, terrorismoaren etengabeko goratzarrea egiten da».
2008-01-25 | 18:33:29
Pedro Mari Otaño eskolako ikasleek kaleak alaitu dituzte
2007-12-21 | 11:26:05
‘Zizurkil, aldaketa haizeak 1800-1950’ historia liburua argitaratu berri dute
David Zapirainek egindako herriari buruzko 3. liburuarekin 150 urtetan zehar jasandako aldaketak aztertu nahi izan dituzte.
Zizurkil herriari buruzko hirugarren liburua atzo iluntzean aurkeztu zuten: Zizurkil, Aldaketa haizeak (1800-1950). David Zapirainek bildu du informazioa. Zizurkilgo Udalak duela bi urte proiektu interesgarri bat jarri zuen abian: herriari buruzko liburuen argitalpena, eta 2005etik gaur egun bitartean hiru atera ditu.
2007-11-16 | 12:41:20
Euskal Kantautoreen Gaua bihar izango da
Garbiñe, Petti eta Gari musikariek kontzertu bana emango dute
Euskal Kantautoreen Gaua antolatu dute biharko, larunbata, 'Zizurkilen ezer ez ta festa!' zikloaren baitan. Garbiñe musikariak 22:00etan emango du kontzertua Atxulondo tabernan. Garik 23:15ean Egarri tabernan eta Pettik 00:30ean Aurrera tabernan. HITZAren osteguneko paperezko edizioan gaizki argitaratu zen kontzertuaren eguna.
2007-10-22 | 13:22:25
Aske utzi dute ustezko sexu erasoengatik goizean atxilotutako gizona, epaiketaren zain
Bularra ematen ari zen emakumea erasotu zuen ustezko erasotzaileak; Ustezko erasotzailearen anaia ere atxilotu du Ertzaintzak erasotuaren senarrari labanaz mehatxua egiteagatik
Gertakaria Zizurkilgo etxebizitza batean jazo zen atzo gaueko 21:30ak baino lehen. Erasotuak azaldu zuenez, ohean zegoen, bere umeari bularra ematen, erasotzailea (etxebizitzako jabea dena) etxean sartu zenean eta erlazio sexualak izatea proposatu zionean.
Jaiak
Jaietako jubilatuen bazkarirako izen-ematea
ZIZURKIL, - 2008-07-24
© Tolosa Herria Hedabideak S.L. - Araba etorbidea 5, atzea 20400 - TOLOSA - Tel.: 943 65 56 95
Faxa: 943 65 00 18 - E-posta: tolosaldean@tolosaldekohitza.info
Internet Ehuntzen S.L.-k garatua
Tolosa Herria Hedabideak S.L.ko kideak: Galtzaundi Euskara Taldea
Bertako Hedabideak (EKT)
eta Tolosaldeko Berriak Kultur Elkartea: 77 gizarte eragile.