
2008-07-23 | 21:52:03
AZPIEGITURAK
AHT Gelditu! Elkarlanekoek agintarien jarrera "gogor" salatu dute
Ertzaintzak prentsaurrekoan bildutakoak identifikatu ditu eta arduradunei espediente zigortzailea ireki diete
Tolosaldeko AHT Gelditu! Elkarlanak "AHT gelditzea eta benetako eztabaida sortzea" exijitu du beste behin, Zizurkilen AHT obraren inguruko zundaketa baten aurrean. "Gogor" salatu dute "agintarien jarrera", eta urte hauetan guztietan "herritarrei bizkar eman eta gero, orain lursailetan sartzeko baimenak lortu nahi dituzte, informazio zehatzik eman gabe", salatu dute. Prentsaurrekoaren ondoren eta bertatik 300 bat metrotara, Ertzaintzako lau auto azaldu dira eta prentsaurrekoan bildutakoak gelditu dituzte eta identifikatu Herritarren Segurtasunaren Legea hautsi dutelakoan. Hain justu, prentsaurrekoaren arduradunei espediente zigortzailea ireki die. Elkarlanetik azaldu dutenez, "benetako delitua AHT egitea da eta hori salatzen jarraituko dugu". AHTren aurka daudenak "kriminalizatu" nahi dituztela ere salatu dute Elkarlanekoek.
Eskualdea kontuan hartuta, azkenaldian "oso larriak" izan direla zundaketekin izandako arazoak azaldu dute Elkarlanekoek. "Lur-jabeek ez dute inolako informaziorik jaso zundaketen inguruan, administrazioak ere ez ditu batere babestu, eta ez diete errespetatu denek informazioa batera jasotzeko egindako eskaera, banan-banan geratzera behartu baitituzte". Lur-jabeei elkartasuna erakusteko eta abiadura handiko trena ez dutela "inondik eta inora nahi" argi uzteko bildu dira Zizurkilgo zundaketaren aurrean.
2008-07-29
Gera zaitezte hor, mendi puntan.
Zizurkildarra | 2008-07-24
Nazkagarria guztia...
Parte hartu | Zure mezua bidali
Parte hartzeko arauak
© Tolosa Herria Hedabideak S.L. - Araba etorbidea 5, atzea 20400 - TOLOSA - Tel.: 943 65 56 95
Faxa: 943 65 00 18 - E-posta: tolosaldean@tolosaldekohitza.info
Internet Ehuntzen S.L.-k garatua
Tolosa Herria Hedabideak S.L.ko kideak: Galtzaundi Euskara Taldea
Bertako Hedabideak (EKT)
eta Tolosaldeko Berriak Kultur Elkartea: 77 gizarte eragile.