
Eskualdekoak garaile Gipuzkoako Txapelketan
Txirrindularitza Ane Usabiaga kadeteetan, Irene San Sebastian juniorretan eta Arantzazu Azpiroz seniorretan, txapeldunak.
i. garciA
Gipuzkoako Emakumezkoen Txirrindularitza Txapelketa izan zen jokoan pasa den igandean Zizurkilen eta Villabonan eta eskualdekoak izan ziren garaile. Kadete mailan Tolosa CF taldean aritzen den Ane Usabiaga ordiziarrak irabazi zuen txapelketa. Juniorretan Irene San Sebatian tolosarra, Debabarrena taldekoa, izan zen garailea. Senior milan Bizkaia taldeko Arantzazu Azpiroz berastegitarra izan zen lehena helmugan.
Patxi Altuna antolatzaileak azaldu duenez, «dena oso ondo joan zen» antolakuntzaren aldetik. «Gure helburua zen proban segurtasuna bermatzea eta lortu genuela uste dugu. Gipuzkoako zein Euskadiko federazioek zoriondu gintuzten horregatik».
Xoxoka erabakigarri
Aurtengoan ibilbidea aldatu zuten, hain justu N-1 errepidea ekiditeko eta probak segurtasuna irabazteko. Ordiziara joan beharrean, proba Andoain aldera joan zen Xoxoka mendatea igoz. Hor erabaki zen bai juniorren bai seniorren txapelketa.
Arantzazu Azpirozek izan zen proba mugitu zuenetako bat mendatean gora eta berarekin batera 20 txirrindulari inguru aldegin zuten, horien artean hiru junior. Talde horretatik atera ziren gero bai seniorretan eta bai juniorretan txapelketa irabazi zutenak.
Ikastaroak
Lorezaintzako proiektuak diseinatu, egin eta aurkeztea
ZIZURKIL, - 2008-10-01
© Tolosa Herria Hedabideak S.L. - Araba etorbidea 5, atzea 20400 - TOLOSA - Tel.: 943 65 56 95
Faxa: 943 65 00 18 - E-posta: tolosaldean@tolosaldekohitza.info
Internet Ehuntzen S.L.-k garatua
Tolosa Herria Hedabideak S.L.ko kideak: Galtzaundi Euskara Taldea
Bertako Hedabideak (EKT)
eta Tolosaldeko Berriak Kultur Elkartea: 77 gizarte eragile.