
Oporrak eta haurrak
Iritzia
Marian Delgado
Pedro Mari Eskolako Guraso Elkarteko kidea
Nik aurten Oporretan Euskaraz ekimenean emango dut izena bertan nire haurrek parte har dezaten». «Ba nere semea herrira doa aiton-amonekin». Uztailaren maiera iritsi da, eta dagoeneko hasiak gara entzuten oporraldia nola igarotzea pentsatu duten hainbat familiak; izan ere, seme-alabak dagoeneko oporretan dauden bitartean gurasoak lanean daude, eta oraindik denbora luzea geratzen da normalean jai egunak iristeko, beraz, zerbait pentsatu beharra dago seme-alabentzat.
Esan daiteke, gaur egun aukera ugari dagoela: Udaleko udaleku irekiak (Oporretan Euskaraz), udaleku ireki pribatuak, udako kanpalekuak, kiroldegietako jardunaldiak... pentsatu beharra dago gure txikiekin zer egin behar dugun, ia beti aukera bat baino gehiago baitago.
Uste dut bi gauza garrantzitsu hartu behar direla kontuan aukeratzeko orduan. Hasteko, oso garrantzitsua da ondo informaturik egotea eta garaiz ibiltzea, izan ere, izen-emate epeak normalean apirilean edota maiatzean izaten dira, opor egunak oraindik ere hurrun geratzen direnean; baina dauden aukera guztiak ondo aztertzeak eta denboraz ibiltzeak aukera onenarekin geratzea esan nahiko du.
Baina funtsezkoa, nire ustez, zera da: ulertzea kontua ez dela haurrak leku batean aparkatzea gu lanean gaudenerako. Euren iritzia eta zaletasunak ere kontuan hartu behar dira, eta hauek gurasoen beharretara egokitzea da egokiena. Izan ere, ez zaigu ahaztu behar, azken batean euren opor egunez ari garela hitz egiten.
Ikastaroak
Lorezaintzako proiektuak diseinatu, egin eta aurkeztea
ZIZURKIL, - 2008-10-01
© Tolosa Herria Hedabideak S.L. - Araba etorbidea 5, atzea 20400 - TOLOSA - Tel.: 943 65 56 95
Faxa: 943 65 00 18 - E-posta: tolosaldean@tolosaldekohitza.info
Internet Ehuntzen S.L.-k garatua
Tolosa Herria Hedabideak S.L.ko kideak: Galtzaundi Euskara Taldea
Bertako Hedabideak (EKT)
eta Tolosaldeko Berriak Kultur Elkartea: 77 gizarte eragile.