Edukira joan

Tolosaldeko Hitza

Zizurkil
2008ko abenduak 3, Asteazkena

;2008-07-18;Landare hazien bankua aurkeztu dute Gipuzkoako Foru Aldundiak eta La Caixak. Zizurkil La Caixa finantza erakundeak 211.000 euro xedatuko ditu Gipuzkoako lehen germoplasma bankurako.

Landare hazien bankua aurkeztu dute Gipuzkoako Foru Aldundiak eta La Caixak

Zizurkil La Caixa finantza erakundeak 211.000 euro xedatuko ditu Gipuzkoako lehen germoplasma bankurako.

Erredakzioa

Gipuzkoako Foru Aldundiak eta La Caixak landareen lehen germoplasma bankua aurkeztu zuten atzo Fraisoro ingurumen eta nekazal laborategian.

Bankua Gipuzkoako flora endemiko eta mehatxatuetan espezializatuta egongo da.

Gipuzkoako Foru Aldundiatik Landa Ingurunearen Garapeneko foru diputatua, Rafael Uribarren, eta Mendietako zuzendaria, Asier Arrese, egon ziren aurkezpenean. La Caixaren ordezkari bezala, Gipuzkoan negozio alorreko zuzendaria, Pedro Bartra, eta Gizarte Ekintzako Ingurugune eta Zientziako kidea, Belen Perat, agertu ziren atzo Fraisoron.

Germoplasma bankua

Germoplasma bankuak material genetikoaren bildumak dira, batez ere hazienak; hazi horiek tenperatura eta hezetasun baldintza jakin batzutan gordetzen dira, eta hala, material genetikoak luzaroan iraun dezake sorraldian.

Beraz, bankua espezieak atseden egoera batean mantentzeko baliabide bat da, eta aurrerago, material freskoa behar denean ernearaz daitezke, bai ikerketak egiteko edo baita ere beren ohiko habitatean sartzeko landareak eskuragarri izateko.

Fraisoron dagoen bankuaren xedea espezierik mehatxatuenak berreskuratzea izango da, gaur egun, bihar edo etzi landare horiek bideragarriak izan daitezen, eta oro har, Gipuzkoako landare ondarea zaintzea.

Landareek ez badituzte haziak edo espera bideragarriak egiten edo egin arren hazi horiek ezin badira luzaroan gorde, landareen material genetikoa kontserbatzeko landare zelulen eta ehunen bankuetara jo behar da, in vitro ugalketa erabilita.

Bankua halako jardueretarako dauden elkarteetan sartuko da. Horien artean, besteak beste, basalandareen germoplasma bankuen Espainiako sarean.

Fraisoroko laborategia

La Caixa finantza erakundeak 211.000 euro xedatuko ditu Gipuzkoako germoplasma bakurako. Helburu honetarako genetika laborategi bat eraikiko dute. Flora endemikoa, bitxia eta mehatxatua kontserbatzen espezializatutako laborategi hau abian jartzeko, Fraisoro Itsasmendiko Nekazaritza Ikerketa Zentroan dagoeneko abian dauden azpiegiturak eta bitartekoak erabiliko dira.

La Caixa Gizarte Ekintzaren «ekarpen ekonomikoari esker» egingo dira instalazio hauek; «datozen urteetan 400.000 euro jarriko ditu fundazio horrek urteko».

© Tolosa Herria Hedabideak S.L. - Araba etorbidea 5, atzea 20400 - TOLOSA - Tel.: 943 65 56 95
Faxa: 943 65 00 18 - E-posta:

Internet Ehuntzen S.L.-k garatua

Tolosa Herria Hedabideak S.L.ko kideak: Galtzaundi Euskara Taldea
Bertako Hedabideak (EKT)

eta Tolosaldeko Berriak Kultur Elkartea: 77 gizarte eragile.