
Joseba Otaegi eta Jexuxmari Mujika txapelaren borrokan
Aizkora Zizurkildarrak eta ibartarrak gaur jokatuko dute Bigarren Mailako Gipuzkoako Aizkolarien Txapelketa.
asier imaz
Gipuzkoako II. Mailako Aizkora Txapelketaren finala gaur jokatuko da Mendaron (Gipuzkoa) 18:00etan.
Kanporaketa sailkapena ikusiz gero, esan liteke bi aizkolariren artean egongo dela txapela. Aizkolari hauek Joseba Otaegi zizurkildarra eta Jexuxmari Mujika ibartarra dira.
Finalean, hala eta guztiz ere, hutsegite txikiena garesti ordainduko dute; Joxe Ugarteburu, Josefelix Zubizarreta, Joxemari Telletxea eta Aratz Mugertza zain egongo baitira.
Lehen postua lortzen duena Gipuzkoako Lehen Mailara igoko da.
Finaleko lana
Sailkapen fasean bi kanaerdiko eta bi 60 ontzako lau pago enbor ebaki behar izan zituzten aizkolariek. Txapelaren lehian lan gehiago egin beharko dute sei finalistek: lau kanaerdiko eta bi 60 ontzeko moztu beharko dituzte.
Bi protagonisten hitzak
Jexuxmari Mujikak zizurkildarra «oso indartsu» ikusten duen arren, finala jokatu aurretik ez du etsi nahi: «sailkapen faseko emaitzak ikusi ondoren ondo aurkitzen naiz, iragan urteko denbora hobetu egin bainuen. Lan honetarako ondo ikusten dut nere burua. Otaegi berriz oso puntu onean ikusten dut. Aurkari gogorra izango da eta ez finalean bakarrik, aizkoran zer esana emango du horrela jarraitzen badu».
Joseba Otaegik txapela Mujika, Ugarteburu eta bere artean dagoela iritzi du, «beti ere kontu handiarekin, huts egiten baldin badugu hor egongo baitira besteak». Urduritasuna baino tentsioa izaten omen du plazan eta horrek «entrenamenduetan baino puntu bat gehiago ematen dit, gustura ibiltzen naiz plazan». Denek faboritotzat jotzen dutela aipatzean berak ez du hain argi: «irabaziko dudan edo ez lanak bukatuta esatea hobe izango da».
Merezi duenak irabaz dezala.
Ikastaroak
Lorezaintzako proiektuak diseinatu, egin eta aurkeztea
ZIZURKIL, - 2008-10-01
© Tolosa Herria Hedabideak S.L. - Araba etorbidea 5, atzea 20400 - TOLOSA - Tel.: 943 65 56 95
Faxa: 943 65 00 18 - E-posta: tolosaldean@tolosaldekohitza.info
Internet Ehuntzen S.L.-k garatua
Tolosa Herria Hedabideak S.L.ko kideak: Galtzaundi Euskara Taldea
Bertako Hedabideak (EKT)
eta Tolosaldeko Berriak Kultur Elkartea: 77 gizarte eragile.